ERRUGBIA V. MUNDUKO KOPA

Suhiltzaileen beharra lehia bero-beroan

Zeelanda Berriak 1987an lorturiko Weeb Ellis kopa irabazi nahi du, baina Hegoafrikak Hiru Nazioetakoaren ordainekoa eman nahi dio

DONOSTIA
2003ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Joan zen udaberrian jokaturiko Hiru Nazioetan bi partidak irabazi zizkion Zeelanda Berriak Hegoafrikari, eta joko ikusgarria eginda. Gainera, 2001 eta 2002ko Torneoetan ere zeelandarrak nagusitu ziren. Beraz, sei partida irabazi dituzte All Blacksek, jarraian. Hegoafrikak, ordea, Munduko Kopan jokaturiko partidetan irabazi egin die All Blacksei. Zeelandarrek nahi dutena egin dute Mundial honetako lehen hiru partidetan, baina Galesen aurka, espero baino ahulago aritu ziren defentsan. Beharbada, nabaritu dute Tana Umagaren hutsunea. Erdiak ez du lortu osatzea eta ez da bihar ere ariko.

Hegoafrikari dagokionez, Ingalaterraren aurka 6-25 galdu arren, erabat indartuta jarraitu du. Aitzin-multzoan oso jako lotua eta tinkoa erakutsi du, ez soilik Ingalaterraren aurka, baita Samoaren aurka ere. Ikustekoa izan zen hainbat uztarze-laxoetan erakutsitako indarra eta sendotasuna. Beharbada, dezente nabarituko dute Joe Van Niekerk hirugarren lerroaren hutsunea, bera baita aitzinlarien gidari.

1995 eta 1999an elkarren kontra, Mundialean

Hegoafrika 1995ean aritu zen lehen aldiz Munduko Kopan, eta Weebb Ellis kopa bereganatu zuen, etxean jokatzen zuela baliatuta. Hain justu, Zeelanda Berriaren aurka jokatu zuen, eta 15-12 nagusitu ziren Springbooksak, luzapenean. 1999an, berriz, hirugarren eta laugarren posturako lehiatu ziren, eta berriro, Hegoafrika gailendu zen: 22-18.

Hegoafrikak gustuko du aurrez aurreko borroka fisikoa, eta horretan ongi moldatzen da. Sutsu jokatzen du, nola erasoan hala defentsan, eta gustuko du. Zeelanda Berriari dagokionez, gehiago saiatzen da tarteak bilatzen, abiaduraz eta irudimenezjokatuz. Kontua da, aitzinean baloiak irabazi behar dituela, gibelean kontrarioaren defentsa hausteko.

-

Aurrez aurreko aipagarriak



 

Zeelanda Berria





Carlos Spencer: Mehrtens jokalari mitikoaren lekuan ari da Spencer. Orain arteko lau partidak jokatu ditu, eta arlo guztietan ditu dohainak, noiz edo noiz irregular samar ari bada ere. Bere jokoaren arabera jardungo dute All Blacksek, eta zangoz ongi gidatuko du.

Justin Marshall: All Blackseko j0kalaririk arituena da. Uztartze erdiak eskarmentua baliatuko du taldea sailkatzen laguntzeko. Uztardura egokia lortzen du aitzin eta gibelekoen artean, eta biziki saiatzen da zuloak egiten kontrarioaren defentsan.

Hego afrika





Derick Hougaard: Ezusteko handia eman du Straeuli entrenatzaileak Koen kendu eta 20 urteko Hougaard jarrita joko zabaltzaile postuan. Hala ere, Hougaardek oso eraso joko indartsua egin zuen Samoaren aurka, entsegu bat egin zeula.

Joos Van der Westhuizen: Springbookseko jokalaririk arituena da. Straeueli entrenatzaileak ez zuen oso garbi ukan titular jarri edo ez, baina bera aukeratu du uztartze erdirako. eta fisikoki sasoi betean ez badago ere, neurrian ari da, eta Springbooksen giltzetako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.