Suitzako Futbol Ligak txapelketatik bidali egin du Neuchatel Xamax taldea, klubeko kudeaketan etengabe irregulartasun ekonomikoak izan direla egotzita. Soldaten ordainketan atzerapenak egitea eta agiri ofizialak faltsifikatzea ere leporatu dio.
Lehen Mailan ari zen jokatzen Neuchatel Xamax. Bulat Chagaev errusiar enpresarioarena da kluba, eta taldeko entrenatzailea Victor Muñoz espainiarra da.