Superprestige torneoa, abenduaren 5etik aurrera
TRINKETA. Superprestige torneoa, buruz buru jokatzen den bakarra, eta txapelketen ondoren garrantzitsuena, abenduaren 5ean hasiko da. Ohiko denez, partida guztiak Donibane Garaziko Garat trinketan jokatuko dira. Hamar pilotarik jokatuko dute, zortzi behetik hasiko dira, eta bi zerrendaburuak, Waltary eta Arizmendi iazko finalistak, final-laurdenetan sartuko dira. Abenduaren 5ean, Ezkurra II.ak Jeannotsen aurka jokatuko du, eta Ozafrainek Laurent Lanberten kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu