Suteari, ura edo gasolina

Osasunak sasoiko lehen garaipena nahi du gaur, azken postutik irten eta taldearen inguruko ezkortasuna baretzeko

Iruñea
2012ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Bada garaia. Sasoiko lehen partida irabazi nahi du Osasunak gaur,Iruñean, Levanteren aurka. Zaragozako porrot mingarriaren ondotik, zaleen laguntzaz gaur garaipena lortuz gero, lasaitasun apur bat ekarriko dute gorritxoek taldearen ingurura.

Jose Luis Mendilibarrek ondo ikusi ditu jokalariak aste honetan, dena dela. Ez du zalantzarik haiengan. Herenegun Miguel Artxankoren bisita ere izan zuten, eta argi mintzatu zen atzo Osasunako entrenatzailea horretaz galdetuta. «Ostiraletan Taxoarera etortzeko ohitura hartu du presidenteak, eta ondo iruditzen zait, baina ez zen niri konfiantza erakusteagatik etorri; beste aste batzuetan ere etorri izan da. Gainera, presidentea entrenatzailearengan konfiantza duela esaten hasten direnean, akabo».

Finala ez baldin bada ere, gaurko lehia irabaztea oso garrantzitsua dela ez zuen ukatu Mendilibarrek. Sasoi hasiera txarrak eragindako suak hor segitzen du, eta jokalariei dagokie orain suari ura botatzea gasolinarez ordez.

OSASUNA-LEVANTE

Osasuna. Andres Fernandez; Oier, Arribas, Miguel Flaño, Nano; Lolo, Annan; Cejudo, Armenteros, Sisi; eta Joseba Llorente.

Levante. Munua; Chris Lell, Navarro, Ballesteros, Juanfran;El Zhar, Diop, Iborra, Pedro Rios, Barkero; eta Martins.

Epailea. Alvarez Izquierdo.

Lekua. Nafarroako Erresuma (19.800 ikusle).

Ordua. 18:00 (GolT eta C+Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.