Hainbestekoa izan zen belgikarraren nagusitasuna, 50 segundora helmugaratu zen Kevin Pauwels (Fidea), eta 1.14 minutura Albert. Egoitz Murgoitio bizkaitarra (Hirumet) izan zen euskaldunik onena. 11. postuan iritsi zen helmugara, 4.15 minutura -erori egin zen probaren hasieran-. Lan bikaina eginda, 12. postuan sailkatu zen Erlantz Uriarte (Ibaigane), lau minutu eta erdira.
Igorren, Niels Albert nagusi
Atzo nahi eta ezinean ibili zen Niels Albert Asteasun, baina herenegun dotore irabazi zuen Igorreko Munduko Kopako proba, eta lider jarri da. Francis Mourey frantziarra (FDJ) sailkatu zen bigarren, eta Sven Nys hirugarren. Egoitz Murgoitio izan zen euskaldunik onena, 11. postuan.
Sailkapena
ASTEASUKO LASTERKETA1. Sven Nys (Landbouwkrediet) 1.02.45
2. Kevin Pauwels (Fidea) 50era
3. Niels Albert (Powerplus) 1.14ra
4. Sven Vanthourenhout (Pow.) 1.27ra
5. Bart Wellens (Fidea) 1.53ra
6. Klaas Vantornout (Sunweb) d.b.
11. E. Murgoitio (Hirumet) 4.15era