Takudzwa Ngwenya Miarritzeko hegalekoa 2014a arte lotuta dago

Sasoi bukaera honetan bukatuko zaio kontratua, baina beste hiru urterako sinatu du Miarritzerekin

Eneritz Zabaleta.
Miarritze
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Miarritzeko zaleak zorionekoak dira. 2009ko eta 2008ko sasoietan taldeko entsegugile onena izan zen Takudzwa Ngwenya (Harare, 1984) 2014ko ekainera arte Agileran izanen da. Zimbabwen jaio baina AEBtako hiritartasuna duen hegalekoa Miarritzeko jokalari garrantzitsua da, eta Top14ko eta munduko hegaleko onenetariko bat. Sasoi honetan ere oso fin ari da jokatzen, dagoeneko bi entsegu sartu baititu.

2007ko Munduko Kopan ezagutarazi zuen bere burua AEBetako hegalekoak. Bertako selekzioarekin bi entsegu gogoangarri sartu zituen. Munduko Kopa bukatuta Miarritzek fitxatu zuen, eta 2008 urte hasieratik Agileran egon da.

Lehen hilabeteetan teknika hobetzeko lan handia egin zuen Patrice Lagisquet entrenatzaile ohiarekin, eta urtez urte hobetuz joan da. Haren azken jokaldi gogoangarria Anoetan Heineken kopako final-laurdenetan Ospreysi sartutako 90 metroko entsegua da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.