SASKIBALOIA. EUROLIGA

Talde indartsuenek lan eskerga egin beharko dutefinal-laurdenak jokatzeko

Jon Rejado.
GASTEIZ
2005eko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Top 16an talde txikirik ez dagoela jakina da, baina lau multzoak zehazteko egindako zozketak Europako talde handienen arteko lehia estua behartuko du, Lauko Finalerako bidean. Espero zen halakorik gertatzea, Euroligako txapelketa sisteman egindako aldaketek eraginda. Top 16aren ostean final-laurdenak jokatuko dira lau multzoetako lehen eta bigarren sailkatuen artean. Azken galbahea, denetan zailena. Egoera horrek Lauko Finalean egoteko hamaika arazo sortuko dizkie hautagai nagusiei.

Bartzelonan eguerdian egin zen zozketak talde hauek sortu ditu: D Multzoan: Maccabi, Cibona, Ulker eta Montepaschi. E Multzoan: CSKA, Bartzelona, Real Madril eta Scavolini.Talde guzti horien maila ikusgarria bada, are ikusgarriagoa izango da bertatik aterako diren final-laurdenak, aipatu multzoetako lehen eta bigarren sailkatuek elkarren aurka jokatuko baitute.Tauk Lauko Finalerako bidean oso talde indartsuak saihestu ditu. Baskoniak bigarren fase hau lehen bi postuen artean bukatzen badu, final- laurdenetan G Multzoko (Efes Pilsen, Benetton, AEK eta Prokom) talderen baten aurka neurtuko litzateke. Talde guzti horiek maila handikoak dira, baina beldur handiagoa sortzen dute Tel Aviveko Maccabi edo Moskuko CSKA mamuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.