Taldeak indartu dituzte Athleticek eta Realak
SUPERLIGA. Athleticek Erika Vazquez aurrelaria fitxatu berri du. Sei urtez jokatu zuen Bilboko taldean, eta, aurreko denboraldian Espanyolen aritu ondoren, itzuli egin da. Realak, berriz, Ane Bergara eta Uxue Garmendia fitxatu ditu. Lehena atzelaria da, eta Espanyolen aritu da azken zazpi denboraldietan. Garmendia Lazkaoko gazteetan Gipuzkoako txapeldun izan ondoren iritsi da Realera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu