Futbola

Taldekideen babesa Yerairi

Athleticeko jokalariek ilea moztu dute, barrabiletako minbizia duen taldekideari indarra emateko.

ainara arratibel gascon
2017ko uztailaren 7a
16:39
Entzun

Athleticeko jokalariek ilea moztu dute, Yerai Alvarez taldekideari babesa eta indarra emateko. Yerairi barrabiletako minbizia antzeman zioten, eta kimioterapia jasotzen ari da. "Talde bat gara, eta gutako bat une txar bat pasatzen ari denean, beti gaude ondoan. Yeraik denetarako gaitu. Keinu hau ez da harentzat bakarrik, baita minbizia duten pertsonentzat ere. Denok dugu inguruan gaixotasun hori duen edo izan duen pertsona bat", esan du Oscar de Marcos kapitainak. Hala, argazkia egin dute gaurko entrenamenduan, Yerairekin batera.

Aste honetan bertan Joxean Lekue Athleticeko mediku zerbitzuen buruak baieztatu du Yerai osatzeko prozesua ondo doala. "Fisikoki eta animoz oso ondo dago, eta pixkanaka hasi da entrenatzen, berak ahal duen erritmoan. Ariketa fisikoa egitea ondo datorkio, osatzeko prozesuari begira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.