Tanui nagusi Mugertzaren Oroimenezko Krosean
ATLETISMOA. Paul Tanui kenyarra nagusitu zen herenegun Mugertzaren Oroimenezko Krosean, Elgoibarren. Azken txanpara arte ez zen erabaki lasterketa, Tanuik esprintean menderatu baitzuen Geoffrey Kipsong herrikidea. Lehen euskalduna Iban Fernandez izan zen, 12. postuan. Emakumezkoetan, Wude Ayalew etiopiarra sailkatu zen lehen postuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu