TASen aurrean deklaratzen hasi da Alberto Contador

2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Hasieran uste baino dezente geroago, baina Alberto Contadorren auziaren korapiloa hasi da askatzen. Txirrindulariak atzo deklaratu zuen lehen aldiz Kirola Arbitratzeko Epaitegian (TAS), Lausanan (Suitza), eta, ondo bidean, etzi amaituko da epaiketa. Abokatuak ondoan zituela, Efraim Barak israeldarraren, Ulrich Haas alemaniarraren eta Quentin Byrne-Sutton suitzarraren aurrean deklaratu zuen Contadorrek. Hiru epaile horiek emango dute azken epaia. Txirrindulariak odol autotranfusioa egin zuela defendatzen ari da akusazioa, eta Contadorrek egoera txarrean zegoen haragi zati bati leporatu dio 2010eko Frantziako Tourrean emandako positiboa. 2011 amaitzerako jakinaraziko dute azken epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.