Bihar jokatuko du Tau Baskoniak Espainiako ACB Ligako finaleko laugarren partida, eta ez dio behar bezala egingo aurre, jokalari asko dituelako arazo fisikoekin. Duela egun batzuetatik hala dabiltza Sergi Vidal hegala, Mirza Telekovic hegal-pibota eta Tiago Splitter pibota, eta atzotik Pablo Prigioni basea eta Pete Mickeal hegala. Aurrenak giharretan du min eta bigarrenak belaun bat bihurrituta dauka. Dena dela, ziurtzat jo daiteke bostek bihar jokatuko dutela.
Bartzelona doa aurretik finalean: 1-2. Biharko partida 20:15ean hasiko da (La2), Kataluniako hirian. Bartzelonak irabazten badu, berak eramango du titulua -iaz Tauk lortu zuen-. Bosgarren partida Gasteizen jokatuko lukete, larunbatean (18:15).
saskibaloia
Tau, arazo fisiko askorekin ACBko finaleko laugarren partidaren atarian
Vidal, Telekovic, Splitter, Prigioni eta Mickeal ditu min hartuta. Bartzelona doa aurretik: 1-2.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu