Bartzelonaren kontra jokatuko du Tau Baskoniak Espainiako Superkopako finalerdia Zaragozan (Espainia), hilaren 26an, gaur egindako zozketaren arabera. Tauk azkeneko hiru Superkopak irabazi ditu.
DKV Joventut-CAI Zaragoza izango da beste finalerdia, egun berean. Hilaren 27an jokatuko dute finala, Zaragozan bertan.
Tauk Mustapha Shakur basea fitxatu du urte baterako. 24 urte ditu, 1,91 metro da luze eta estatubatuarra da. Arizonako (Ameriketako Estatu Batuak) Unibertsitatean lau urtean 10,2 puntuko eta bost asistentziako batez besteak lortu zituen. Iaz Prokom Trefl Poloniako taldean aritu zen.
saskibaloia
Tau-Bartzelona, Espainiako Superkopako finalerdian
Gasteizko taldeak Mustapha Shakur basea fitxatu du urtebeterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu