Bukatu da Bartzelona eta Tau Baskonia Euroligako final-laurdenetako kanporaketako bosgarren eta azken partida erabakigarria eta Tauk 78-62 galdu du. Adio esan dio, beraz, Lauko Finalari -azkeneko lau urteetan bertan izan da-.
Nagusi izan da Bartzelona lehen hamar minutuetan (23-15), ondoren eutsi egin dio aldeari (40-30 atsedenean) eta hirugarren laurdenean handitu (58-44). Aldea lortzeko garaian hiruko saskiratzeetan oinarritu da etxeko taldea (lehen bi laurdenetan 21 puntu modu horretara). Tauk errebote gehiago eskuratu ditu, baina hirukoetan oso gaizki aritu da eta baloi kopuru bikoitza galdu du.
Bartzelonan Juan Carlos Navarrok 19 puntu egin ditu -bost hiruko-, Ersan Ilyasovak ere 19, Jaka Lakovicek 16. Taun Tiago Splitterrek 19, Pete Mickaelek 14; Pablo Prigioni eta Igor Rakocevic (10 puntu) gaizki aritu dira.
3-2 bukatu dute kanporaketa. Lehen bi partidak etxetik at jokatu zituen Tauk: aurrena berak irabazi zuen, bigarrena Bartzelonak. Ondorengo biak Gasteizen izan ziren: lehenengoan etxekoak garaile, bigarrengoan kanpokoak.
Maiatzaren 1etik 3ra izango da Lauko Finala, Berlinen. Finalerdiak: Bartzelona-CSKA Mosku eta Panathinaikos-Olympiakos. Europan aurrekontu handiena duten lau klubak dira.
Saskibaloia
Tau Baskonia, Lauko Finaletik kanpo
Bartzelonak 78-62 irabazi do gaur azken partida erabakigarrian. 3-2 bukatu dute Euroligako final-laurdenetako kanporaketa. Maiatzaren 1etik 3ra izango da azken fasea, Berlinen: Bartzelona-CSKA Mosku, Panathinaikos-Olympiakos.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu