Saskibaloia

Tau Baskoniak 1,5 milioi eurotan murriztuko du aurrekontua

Denboraldi honetan Luis Scolaren traspasoko dirua jaso du. Entrenatzaile berria fitxatzeko garaian "patxadaz" ariko direla esan du Kerejetak.

2008ko ekainaren 9a
19:36
Entzun
Josean Kerejeta Tau Baskoniako lehendakariak gaur arratsaldean adierazi du klubak datorren denboraldirako aurrekontua jaitsi egingo duela. Arrazoia: iaz Luis Scola Houston Rockets NBAko taldera traspasatzean, diru poltsa jaso zutela. 1,5 milioi eurotan murriztuko du aurrekontua Tauk. "Hala ere, ACBko seigarren aurrekontu handiena edukiko dugu".

Baskoniak ostiralean lehen taldeko entrenatzaile kargutik kendu egin zuen Neven Spahija, eta Kejeretak esan du "patxadaz" ariko direla berria fitxatzean. Spahijaren lana baloratzean, denboraldi osoa kontuan hartu dutela adierazi du, ez soilik bukaera -Espainiako ACB Liga irabazi dute-, eta aurreko bederatzi hilabeteetan lehen taldean gorabeherak izan direla.

Presidentearen ustez, Tauk bere "historiako denboraldirik onena" egin berri du: Espainiako Liga eta Superkopa irabazi ditu, Kopan finalera heldu zen, eta Euroligan Lauko Finalera iritsi zen.

Goran Dragic eta Stanko Barac utzitako jokalariak berreskuratu egingo dituztela jakinarazi du Kerejetak, eta Pete Mickeali kontratua berritzeko eskaintza egin diotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.