Tau Baskoniak Espainiako ACB Ligako finalean izateko pauso handia eman du gaur arratsaldean, irabazi egin baitu Real Madrilen kontrako finalerdiko lehen partida, Gasteizen: 91-80. Kanporaketan beste bat irabazten badu, finalera. Iaz berak lortu zuen titulua.
Hasieratik dominatu du Tauk. Lehen laurdenaren bukaeran 26-19 zihoan aurretik, atsedenera iritsi direnean 44-38, hirugarren bukaeran 67-57 zihoazen.
Igor Rakocevic Tauko eskolta (23 puntu) eta Tiago Splitter Tauko pibota (22 puntu) izan dira partidako jokalaririk onenak.
Ostegunean jokatuko dute finalerdiko bigarren partida, Madrilen (20:15, La2). Balizko hirugarrena, larunbatean, Gasteizen.
Beste finalerdia Bartzelona-Unicaja izango da. Lehen partida, bihar.
Saskibaloia
Tau garaile ACBko finalerdiko lehen partidan
91-80 hartu du mendean Real Madril. Beste partida bat irabazten badu, finalera. Ostegunean ariko dira berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu