Saskibaloia

Tau-Pamesa, Espainiako Kopako final-laurdenetan

Finalerdietan Bartzelona-Real Madril partidako garailearen aurka jokatuko luke. Otsailaren 19tik 22ra bitartean jokatuko dute azken fasea, Madrilen.

2009ko urtarrilaren 12a
12:57
Entzun
Tau Baskoniak Pamesaren kontra jokatuko du Espainiako Kopako final-laurdenetan. Otsailaren 19tik 22ra bitartean izango da aurten Kopako azkeneko fasea, Madrilen, eta gaur egin dute zozketa.

Fase hori ACB Ligako lehen itzuliko aurreneko zazpi sailkatuek eta etxeko taldeak -Estudiantesek aurten- jokatzen dute, eta Tauk berak bukatu du aurrena (hamabost partida irabazi, bat galdu).

Neven Spahija da Pamesako entrenatzailea, iaz Taun aritu zena -Liga irabazi zuten-. ACBko lehen itzulian bederatzi partida irabazi dituzte, zazpi galdu, eta zazpigarren doaz.

Gasteizko taldeak Pamesari irabazten badio, finalerdietan Bartzelona-Real Madril partidako garailearen aurka jokatuko du.

Kopako final-laurdenak

Tau-Pamesa.

Bartzelona-Real Madril.

Unicaja-Kanaria Handia.

Joventut-Estudiantes.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.