SASKIBALOIA. EUROLIGAKO LAUKO FINALA
Tauk, ACBko azken faserako, Nicholas Drew fitxatu du
Tau Baskoniak Nicholas Drew fitxatuko du denboraldi bukaera arte ACBko azken txanpari aurre egiteko. Robert Conleyren maila espero zena izan ez denez, Baskoniak Italiara jo du bertako saskiratzaile onena hartzeko. 24 urte ditu Drewk, 1,93 metroko luzera eta batez beste 22,8 puntu sartzen ditu partida bakoitzean. Hasiera batean Dusko Ivanovicek nahi zuen hegaleko altuaren tankera ez duen arren, laguntza polita eman diezaioke taldeari saskiraketetan. Horretarako, ordea, Ivanovicen jokatzeko modua azkar bereganatu beharko du, bestela, ordezkatuko duen jokalariariaren antzera, konfiantza erabat galtzeko arriskua baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu