Tau Baskonia berriz ere galtzen doa Espainiako ACB ligako finala, gaur hirugarren partidan Bartzelona nagusitu delako: 85-67. Orain 1-2 doaz, katalanak aurretik -lehen partida ere eurek irabazi zuten, Gasteizen-.
Bi taldeak ostegunean ariko dira berriro, atzera Bartzelonan (20:15, La2). Hiru garaipen eskuratzen dituena izango da txapeldun. Bosgarren partida Gasteizen litzateke, larunbatean (18:15, La2).
Iaz Tauk lortu zituen ACB ligako titulua.
Bartzelona 85 (17+23+20+25). Lakovic (6), Navarro (10), Basile (19), Andersen (10), Santiago (2); Trias, Dedovic, Vazquez (7), Ilyasova (19), Sada (5), Grimau (7).
Tau 67 (18+15+16+18). Prigioni (12), Rakocevic (10), Mickeal (7), Teletovic (8), McDonald (4); Vidal (11), Lucas, San Emeterio (6), Splitter (9), Baldo.
SASKIBALOIA
Tauk galdu egin du berriro
85-67 nagusitu zaio gaur Bartzelona ACB ligako finaleko hirugarren partidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu