Txirrindularitza

Taylor Phinney jarri da lider Italiako Giroan

BMC taldeko txirrindulari estatubatuarrak 9 segundo atera dizkio Geraint Thomasi (Sky), eta 13 Alex Rasmusseni (Garmin).

2012ko maiatzaren 5a
19:34
Entzun

Taylor Phinneyk (BMC) irabazi du Italiako Giroko erlojupekoa, 8,7 kilometrokoa, eta estatubatuarra bera jarri da lider. Phinneyk 10.26 minutu behar izan du lanak amaitzeko, Geraint Thomasek (Sky) baino 9 segundo gutxiago, eta Alex Rasmussenek baino 13 gutxiago. Faboritoen artean, 24 segundo galdu ditu Marco Pinottik (BMC), 29 Ryder Hesjedalek (Garmin), 36 Roman Kreuzigerrek (Astana), 39 Ivan Bassok (Liquigas), 43 Joaquim Rodriguezek (Katuxa), 59 Frank Schleckek (RadioShack) eta 1.06 Michele Scarponik (Lampre). Euskaldunen artean, Beñat Intxausti (Movistar) izan da onena, Phinneyrengandik 42 segundora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.