2009an eta 2012an Espainiako Kopako finala jokatu zuten Athleticek eta Bartzelonan, eta bi taldeen zaleek txistu egin zioten Espainiako ereserkiari.
Aurten maiatzaren 30eko finalean bi talde horiek izanik, txistuak errepikatzeko aukeraz jardun du Javier Tebasek. Esan du lan egingo duela inork ez diezaion txisturik egin ereserkiari, baina ohartarazi du hala egiten dutenei jazarriko zaizkiela.
"Kezkatuta" dago Tebas finalean zer gertatuko ote den: "Oso gaizki iruditzen zait Espainiako ereserkiari txistu egitea". Tebasek uste du "berehala" amaitu beharreko kontua dela txistuena.