Larry Scott Emakumezkoen Zirkuitu Profesionaleko (WTA) zuzendari nagusiak atzo iragarri zuen Serena Williamsek ez duela partidarik jokatuko hurrengo bi hilabeteetan, eta, ondorioz, ez duela Roland Garrosen eta Wimbledonen parte hartuko. Tenis jokalari estatubatuarrak ezer gutxi egin du denboraldi honetan. Australiako Irekian aritu zen, baina ez zen final-hamaseirenetatik pasatu. Ordutik ez du ia jokatu, belaunean eta orkatilan mina duela argudiatuta. Munduko lehen jokalari izandakoa 106. postuan dago orain WTAren zerrendan.
TENISA . Serena Williamsek ondo osatu nahi du, eta ez da ariko Roland Garrosen eta Wimbledonen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu