Dopatu egiten zela onartu du Patrick Sinkewitz ziklista alemaniarrak. Der Spiegel astekarian plazaratutako elkarrizketan agertu duenez, testosterana hartzen zuen eta odol transfusioak egiten zizkioten kirol emaitzak hobetze aldera. Esan duenez, ekainaren 7an berak ezarri zion bere buruari testosterona zuen gel bat, eta horren ondorioz, eman zuen positibo kontrol batean. Positibo horren ondorioz Tourretik kanpora utzi zuten T-Mobileko txirrindularia.
Baina testosterona hartzeaz gain, odol transfusioak ere egin izan zizkiotela agertu du,2005eko azarotik 2006ko uztailera. Gainera, T-Mobileko medikukei transfusio horiek egiteko berak eskatu ziela agertu du, eta sendagileek ez zutela gogoko halakorik egitea. Sinkewiten arabera, Lothar Heinrich eta Andreas Schmidt T-Mobileko medikuek gogoz kontra egiten zizkieten transfusioak, txirrindulariek beren kabuz egin ez zitzaten.
Txirrindularitza
Testosteronarekin eta odol transfusioekin dopatu zela onartu du Sinkewitzek
Positibo eman zuelako azken Tourretik kanpora utzi zuten T-Mobileko txirrindulari alemalniarrak =i Der Spiegel=i astekarian egin du aitortza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu