TXIRRINDULARITZA

Thomas nagusitu da Harelbeke klasikoan

Cancellara erori egin da, bi orno hautsi ditu, eta ez da gehiako lehiatuko udaberriko klasikoetan

Geraint Thomas izan da garaile Belgikako klasikoan. JULIEN WARNAND / EFE
Julen Etxeberria.
2015eko martxoaren 27a
17:43
Entzun

Geraint Thomasek (Sky) irabazi du E3 Harelbeke klasikoa. Galestarrak, ordea, arreta gutxi bereganatu du. Helmugara iritsi ez den txirrindulari batek bereganatu du arreta ia osoa, Fabian Cancellarak, hain zuzen ere. Trek taldeko suitzarra erori egin da lasterketa hasi eta gutxira, 40. kilometroan, Haaghoek harbide eremuan. Txirrindulari asko joan dira lurrera eroriko berean, tartean John Degenkolb (Giant) edo Lars Boom (Astana). Alemaniarra eta herbeheretarra gai izan dira aurrera egiteko. Cancellara saiatu da, baina alferrik.

Okerrena, ordea, iristeko zegoen. Izan ere, azterketa medikuen arabera, hautsita ditu bizkarraren behekaldeko bi orno. Beraz, bukatu dira udaberriko klasikoak harentzat. Ez Gante-Wevelgem, ez Flandriako Tourra, eta ez Paris-Roubaix. Hura gabe, klasiko horiek guztiek distira galduko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.