italiako giroa

Tiralongo irabazle Giroan

Hesjedal da lider berria.

2012ko maiatzaren 12a
18:30
Entzun

Paolo Tiralongo (Astana) izan da Italiako Giroko 7. etapako irabazlea, gain batean. Michele Scarponi sartu da bigarren, denbora berean. Hirugarren eta laugarren, hiru segundora, Franck Schleck eta Joaquim Rodriguez. Mikel Nieve eta Beñat Intxausti 11ra heldu dira.

Gaur ere lider aldaketa izan da. Ryder Hesjedalek (Garmin) jantzi du maillot arrosa.

Bihar korrituko dute 8. etapa: Sulmona-Lacero (229 kilometro). Laugarren mailako mendate bat eta —amaiera aldera— bigarrengo bat izango dituzte.

Orain arteko etapak

- 1. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Taylor Phinney. Liderra: Taylor Phinney.
- 2. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Taylor Phinney. 

- 3. etapa: Horsens-Horsens. Irabazlea: Matthew Goss. Liderra: Taylor Phinney.
- 4. etapa: Verona-Verona. Irabazlea: Garmin taldea. Liderra: Ramunas Navardauskas.
- 5. etapa: Modena-Fano. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Ramunas Navardauskas. 
- 6. etapa: Urbino-Porto Sant'Elpidio. Irabazlea: Miguel Angel Rubiano. Liderra: Adriano Malori.
- 7. etapa: Recanati-Rocca di Cambio. Irabazlea: Paolo Tiralongo. Liderra: Ryder Hesjedal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.