Titin III.a eta Olaizola II.a, elkarren kontra, Tolosan
ESKU-HUSKA. Beotibar frontoiaren 75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, esku-huskako jaialdia dute gaur, Tolosan. Partida nagusia goi mailakoa da. Titin III.a eta Pascual Aspekoak batetik, eta Olaizola II.a eta Beloki Asegarcekoak bestetik. Olaizola II.a ari da pixkanaka lehiaketako erritmoa hartzen. Min hartuta egon eta bueltatu zenetik, lehen partida izango du gaur Titin III.aren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu