Augusto Ibañez Titin III.ak 2014ko irailean hartuko du erretiroa, Logroñoko sanmateoetako feria bukatu ondoren espresuki antolatuko dioten omenaldi jaialdi batean. Pilotariak, orduan, 45 urte izango ditu, eta 22 urteko ibilbidea pilotaprofesioenalean. Titinek aurtengo abenduaren 31ra arteko kontratua zuen, eta Aspek bederatzi hilabetez luzatu dio pilotariaren nahia betetzeko.
Fernando Bidarte Aspeko buruak gaur ziurtatu duenez, Titinek aurtengo lau t'erdiko txapelketa —final-zortzirenetan sartuta— eta heldu den urteko binakako txapelketa jokatuko ditu. "Titinengan fede osoa daukat, eta ziur nago maila lehiakorra emango duela. Agian ez du uda onena egin, baina berrindartzeko ahalmen handia du". Aurrerantzean, eta erretiroa hartu arte estelarrak bakarrik joka ditzala nahi du enpresak, beti ere bere maila mantetzen badu.
Agurrari dagokionez, Aspek jaialdi berezia antolatuko du heldu den urteko Logroñoko feriaren ondoren. Azken egunetan pilotaleku ezberdinetan agur partidak antolatuko zirela zabaldu da, Aspek aukera hori ez du baztertzen baina pilotaleku bakoitzeko kudeatzaileen esku uzten du aukera hori.