Augusto Ibañez Titin III.ak barkamena eskatu die pilotazaleei eta enpresari. "Honekin bukatzen da gaia", adierazi du. Titinek nabarmendu du bereziki bi gauzak mindu dutela: "kide txarrak" izan direla entzuteak batetik, eta euren jarrera gazteentzat eredugarria izan ez dela entzuteak, bestetik.
Gaineratu du sortutako eztabaidarekin ez dagoela bere kirol ibilbidea "kolokan"; abendura arteko kontratua du. "Ez dut uste hau nire azken txapelketa izango denik".
Bengoetxea VI-Beroizen aurkako partida galdu ostean, hala mintzatu zen: "Nahikoa da batzuei eta besteei mesede egitearekin. Txapelketa guztian materiala penagarria izan da. Enpresak ez du pilotariaren alde egin. Nazka ematen du jokatzera irteteak".