Titin III.a eta Barriola elkarrekin aritu dira EPELen Eskuz Binakako Txapelketan final-laurdenetan gelditu ziren kanpora, Bengoetxea VI.arekin eta Belokirekin, baina elkarren kontra jokatuko dute etzi, Donostiako Atano III.an. Elkororekin jokatuko du Titinek, eta Xalarekin Barriolak. Aurretik, Manomanistan parte hartu ahal izateko aurrekanporaketa jokatuko dute Berraondok eta Chafeek. ETB1ek zuzenean emango du jaialdia.
Titinek eta Barriolak elkarren kontra jokatuko dute etzi Atanon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu