Kirola

TKE ligak emakumezkoen lehiaketa eratu nahi du 2009an

2008ko abenduaren 11
19:02
Entzun
TKE (Traineru Kluben Elkartea) ligak hurrengo urtean emakumezkoen lehiaketa eratzea proposatuko die bere bazkideei bihar, Burgosen (Espainia), batzar orokorrean. Zortzi bat estropadetako lehiaketa osatu nahi du TKEk, eta horretan Galiziako, Kantabriako, Gipuzkoako eta Bizkaiko selekzioak ariko dira. Bi estropada jokatuko lirateke lurralde bakoitzean.

Iragan udan jokatu ziren emakumezkoen traineru estropada batzuk. Aurrenekoa Zaragozan (Espainia), ekainaren 29an; horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak lehiatu ziren elkarren kontra. Geroxeago, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak ere jokatu zituzten, eta iraileko bigarren asteburuan, berriz, zortzi taldek parte hartu zuten Kontxako Banderan. Arrakastatsua izan zen hura, eta hartara iaz lortutakoari segida eman nahi dio TKEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.