TKEk ez du positiborik antzeman kontroletan
ARRAUNA. Joan den denboraldian eginiko kontroletan, ez duela dopin kasurik aurkitu jakinarazi du TKEk. Guztira 103 kontrol egin ziren —55 txapelketan zehar eta 48 txapelketatik kanpo—, eta «debekaturiko sustantzia edo metodorik» ez dela aurkitu argitu du. Kontrol horiez gain, denboraldian zehar 102 arraunlariren odol laginak jaso ziren, eta emaitzek ez zuten positiborik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu