Goizaldeko orduetan itzali da Rio de Janeiroko olinpiar estadioko zuzia. Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak hartu du lekukoa, Mario Bros bideojokoetako pertsonaia ospetsuaren txapela jantzita. 2020an jokatuko dira Olinpiar Jokoak Tokion. Horregatik, agurreko saio berezia egin du '6. uztaia' web serieak: Julen Etxeberria eta Unai Zubeldia Berria egunkariko kirol kazetariekin bildu da, euskal ordezkarien lortutako emaitzak aztertu eta balorazio orokor bat egiteko.
Horrez gain, Imanol Magro eta Enekoitz Telleria berriemaileek Riotik bidalitako azken bideokronikak daude ikusgai. Olinpiar Jokoek iraun bitarte eskuratu dituzten objektuekin museo txiki bat osatu dute.
Danel Agirrek ere agurreko bideokronika bidali du. Ikusteko dago Berlinetik abiatu ostean Rio de Janeirora iristeko gai izan ote den. Eguneko erreportajeak, bestalde, Tokio 2020ko Olinpiar Jokoak izango ditu ardatz.