Tokioko Jokoetan ez da Japoniatik kanpoko zalerik izango harmailetan

Marukawa erabakiaren berri ematen. YOSHIKAZU TSUNO
2021eko martxoaren 20a
12:12
Entzun

Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako antolatzaileek gaur iragarri dute harmailetan ez dela izango Japoniatik kanpoko zalerik, pandemiagatik. Tamayo Marukawa Japoniako ministroak iragarri du erabakia, Tokio 2020ko antolaketa batzordearekin, NOB Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, NPB Nazioarteko Paralinpiar Batzordearekin eta Yuriko Koike Tokioko gobernadorearekin bildu ostean.

Berez iaz ziren jokatzekoak Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak, baina pandemiagatik atzeratu zituzten, urtebete. Orain, Japoniako agintariak izan dira atzerritarren ailegaerak izan ditzakeen eraginaz ohartarazi dutenak. "Une honetan, oraindik zaila da koronabirusak sortu duen egoera Japonian eta munduko beste herrialde batzuetan. Horregatik, ez da posible une honetan atzerritarren etorrera bermatzea", argudiatu dute.

Jada sarrerak hartuak zituztenei euren asmoak aldatzeko eskatu diete. Kirolariek, berriz, eurentzat propio egindako gidei jarraitu beharko diete. Hashimoto Seiko Tokio 2020ko presidenteak esan du aurtengo jokoak zeharo desberdinak izango direla, baina izpiritua betikoa izango dela. "Espero dugu, Japoniara etorri ezingo bada ere, mundu osotik Tokioko Jokoak babesten jarraitzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.