Bederatzigarren Europako Heinen Kopako finala jokatu zuten Tolosak (Okz.) eta Wasps-Londonek (Ing.), herenegun. Okzitaniarrek hirugarren txapela janzteko aukera galdu zuten, partidaren hondarrean 20-20 zirelako markagailuan, baina Poitrenaud gibelekoak huts egin zuen, eta Waspseko Howley galesak ongi baliatu zuen taldeko hirugarren entsegua egiteko. Azkenean, 20-27 garaile ingelesak, eta lehen txapela jantzi zuten.
Lehen zatia 13-7 amaitu zuten . Waspsek hiru entsegu (Abbott, Van Gisbergen eta Howley) eta 12 puntu egin zituen jaurtiketetan; Tolosak entsegu bat (Delaigue) eta 15 puntu.Heldu den Europako Koparako bost txartel ukanen dituzte Frantziako Ligan diharduten taldeek. Lau, Top 8ko finalerdietara heltzen direnek bereganatuko dituzte, eta bosgarrena, Top 8ko hirugarren sailkaturik onenak. Miarritzek partida erabakigarria du Tolosaren aurka, bihar (19:00). Europako Challengeko finalean, berriz, Harlequinsek 27-26 irabazi zion Montferrandi (Fr.).
Donibane Lohizune, aitzina
Federal 1eko final-laurdenetara sailkatu da Donibane Lohizune, iaz bezala, Marmanderi 16-3 irabazita, final-zortzirenetan. Lehen zatian nagusitu ziren lapurtarrak. Igandean Toursen aurka lehiatuko dira. Nafarroa ere sailkatu egin da, Castaneti 15-14 irabazita.
ERRUGBIA
Tolosak haserre bizian bisitatuko du Miarritze
Hondarrean galdu zuen Waspsen aurkako Europako Kopa, eta miarriztarrei ordainarazi nahiko die, bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu