Espainiako Kopa

Tolosak Valladolid hartuko du lehen kanporaketan, eta Peña Azagresak Celta

Athleticek Intercityren kontra jokatuko du, Realak Becerrillen kontra, Alaves Jaenen aurka ariko da, Osasuna Lorcaren kontra eta Eibarrek Logroñesekin neurtuko ditu indarrak.

Tolosako jokalariak Espainiako Koparako sailkapena ospatzen. TOLOSALDEKO ATARIA
2019ko azaroaren 17a
10:14
Entzun

Espainiako Kopako lehen kanporaketarako zozketa egin dute Madrilen, eta euskal taldek badakite dagoeneko zein izango duten aurkari, abenduaren 16an, 17an eta 18an jokatuko diren partidetan. Kanporaketa neurketa bakarrera izango da.

Lehiaketarako sailkatu diren Hirugarren Mailako bederatzi taldeek ziurtatua zuten Lehen Mailako talde bat hartuko zutela etxean, eta jakin-min handia zegoen zein aurkariren bisita jasoko zuten argitzeko. Tolosaren kasuan, Valladolid izango dute aurrez aurre, eta Peña Azagresak Celta hartuko du.

Hona zerrenda osoa:

Jaen - Alaves

CF Intercity - Athletic

Becerril - Real Sociedad

Tudelano - Albacete

Sestao River - Lugo

Peña Sport - Fuenlabrada

Portugalete - Extremadura

Cartagena -Leioa

Amorebieta - Badajoz

Barakaldo - Villarubia

Peña Azagresa- Celta

Tolosa - Valladolid

Bigarren kanporaketa urtarrilaren 11n eta 12an jokatuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.