Laugarren irabazlea du aurtengo ETE ligak: Tolosaldea. Atzo irabazi zuen aurreneko bandera, Santoñan (Espainia), erlojuaren aurka. Oso talde gaztea da Tolosakoa, eta, atzo, gazte mailako zortzi arraunlari ziren arraunean, horietako bi lehen urtekoak, eta Laiene Izagirre patroia kadetea da. Hamalaukoa harrobiko arraunlariek osatu zuten.
Estu joan zen estropada, eta lider aldaketa izan da, Zumaiak seigarren egin zuelako, eta Hibaikak, lider berriak, bigarren. Irabazleak bigarrenari 0,56 segundo atera zizkion, eta lehen zazpi taldeak 7, 86 segundoan sartu ziren.
KAE 1 ligan, Santoñan (Espainia), erlojuaren aurka, Getariak urteko bigarren bandera irabazi zuen. Zarautz izan zen bigarren. KAE 2koak Getxon ariko dira gaur [14:30]. Orio B doa buru.
Arrauna
Tolosaldeak irabazi du ETE ligan, eta Getariak KAE 1-ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu