Txirrindularitza

Tom Boonenek positibo eman du, kokainagatik

Maiatzaren 26an egindako kontrolean eman zuen positibo, Belgikako Itzulia hasi bezperatan. Bi urteko zigorra jaso dezake munduko txapeldun ohiak.

2008ko ekainaren 10a
17:46
Entzun
Tom Boonen ziklistak (1980, Belgika) kokainagatik positibo eman duela jakinarazi du gaur Turnhout-eko (Belgika) Fiskaltzak. Hain zuzen, Belgikako Itzulia hasi baino bi egun lehenago ustekabean egindako kontrolean eman du, maiatzaren 26an. Harrezkero bi etxe miatu ditu Belgikako Poliziak -ez du jakinarazi zein-, baina komunikabideek diote etxe bat Boonenen gurasoena dela eta bestea neska-lagunarena.

Txirrindularia ez dute atxilotu. Galdekatu egin dute. Bi urteko zigorra jaso dezake.

Joan den abenduan kokainarekin zerikusia duela leporatu zion hari Tom Vanoppenek, honek ziklo-kros proba batean droga horregatik positibo eman zuenean. Kokaina Boonenek eman ziola esan zuen.

Txirrindulariari lehengo astean bigarren aldiz kendu zioten gidatzeko baimena, alkoholemian positibo emateagatik.

Haren talde Quick Stepek gaur edo bihar emango du bere iritzia, eta neurriak har ditzake.

2005ean Mundu Txapelketa irabazi zuen Boonenek. Horretaz aparte, oso palmares zabala du (70 garaipenetik gora): Frantziako Tourrean etapak, Espainiako Vueltan, Paris-Nizan, Paris-Roubaix bi aldiz (aurten bertan azkena)...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.