Txirrindularitza-Es

Tom Doumolinek hiru segundotan handitu du bere abantaila

Espainiako Vueltako liderra erasoa jo du Avilako kaleetan, eta orain sei segundora du Fabio Aru. Alexis Gougeardek irabazi du etapa.

Alexis Gougeard, helmugan. JAVIER LIZON / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko irailaren 11
17:53
Entzun

Tom Dumoulinek (Giant) sei segunduraino zabaldu du Fabio Arurekiko (Astana) duen aldea Espainiako Vueltako sailkapen nagusian. Liderrak erasoa jo du gaur Avilako kaleetan, 19. etapako azken bi kilometroetan, eta hiru segundo gehiago sartu dizkio bigarren sailkatuari, eta bederatzi beste oilarrei. Kolpe handia bainoago, kolpe animikoa izan da, bere burua defendatzeko baino zerbait gehiago egiteko gai dela erakutsi baitu.

Etapari dagokionez, Alexis Gougeard (AG2R) irabazi du. Eguneko ihesaldian sartu eta bakarrik iritsi da helmugara. BIgarren Nelson Oliveira izan da, 44 segundora, eta lehen euskal herritarra Markel irizar, 15. 1.45era.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.