Xavier Tondo (Caisse d'Epargne taldea) izan da gaur Paris-Nizako seigarren etapako irabazlea (Peynie-Tourretes Sur Loup, 220 kilometro), ihesean 182 kilometro egin ondoren. 37.ean aldegin du, 22 lagunekin batera, eta azkenean bakarrik heldu da. Gertu izan du, baina, onenen tropela, hau helmugara bost segundora heldu baita.
Helmugatik 33 kilometrora Vence lehen mailako mendatea igo dute -9,7 kilometroko luzera eta %6,6ko batez besteko pendiza-, baina ez da apenas deus gertatu onenen artean.
Alberto Contadorrek (Astana) segitzen du lider. Alejandro Valverdek sei segundo jan dizkio gainsariei esker, eta orain hamalaura dago, bigarren. 25era Roman Kreuziger dago -hirugarren-, 28ra Luis Leon Sanchez -laugarren-, 29ra Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadikoa -bosgarrena-.
Bihar korrituko dute azkeneko etapa: Niza-Niza, 119 kilometrokoa. Hiru mendate izango dituzte, hirurak lehen mailakoak. Azkena -Eze-, helmugatik hamasei kilometrora.
txirrindularitza
Tondo garaile Paris-Nizan, 182 kilometroan ihes eginda egon ondotik
Bihar bukatuko da proba, eta Contador liderrak 14 segundo kentzen dizkio Valverde bigarrenari. Lehen mailako hiru mendate izango dituzte azkeneko etapan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu