ERRUGBIA

Tonitak, Isaacek, Fitzgeraldek, Stcherbinak eta Mannentek utzi egingo dute Miarritze

MIARRITZE
2004ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Frantziako Maila Nagusian jokalarien fitxaketa garaia da, eta, agian, hori ere arrazoia izan zen Miarritzek Tolosaren aurka galtzeko, herenegun. Ondorioz, arriskuan du finalerdietarako txartela, eta baita heldu den Europako Heineken Kopara sailkatzeko aukera ere. Lehia horretara, Top 8ko finalerdietara sailkatzen direnak eta hirugarren onena sailkatuko da.

Dena den, Miarritzek egin ditu jokalari fitxaketa gehienak. Esanguratsuenak Hariñordoki, Traille, August eta Lecouls dira. Taldea utziko dutenen artean, berriz, Isaac, Stcherbina, Tonita eta Fitzgerald nabarmendu behar dira. Bentley ingelesa Ingalaterrara itzuliko da.Bestalde, Milheresek eta Mazasek taldea utziko zutela esan bazen ere, urte bat luzatu dute kontratua. Bousses, Diebolt eta Puleoto dira Miarritzen jarraitzea kolokan dutenak. Dieboltek ez du batere jokatu lehen taldearekin.

-

Jokalarien joan-etorriak





Etorriko direnak

Traille (erdia): Pauetik.

Hariñordoki (3. lerroa): Paue.

August (aztalkaria): Stade.

Lecouls (harroina): Tolosa.

Boyse (2. lerroa): Erroma.

Dusautoir (3. lerroa): Colomiers.

Olibeau (2. lerroa): Narbona.

Aranburu (erdia): San Isidrotik (Argentina).

Tillous-Bordes: Olorue.

Malonga: Massy.

Dambielle (gibelekoa): Auch.



Joango direnak

Jack Isaac: Paue.

Ovidiu Tonita: Perpinya.

Maurice Fitzgerald: Harlequins.

Herve Manent: Beziers.

Minassian eta Campo: Brive.

Mark Stcherbina: Northampton.

Thomas Soucaze: Paue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.