Frantziako tourra
Totschnigek irabazi du gaurkoa, ihesaldi luzea egin ostean
200 kilometro egin ditu ihesean Georg Totschnige (Gerolsteiner) txirrindulari austriarrak. Laguntzaileak zituen hasieran, baina berak bakarrik lortu du amaieraraino iristea. Lehia hurrengo taldean zegoen. Lance Amstrong (DSC) , Iban Basso (CSC) eta Jan Ullrich (T-Mobile) batera zihoazen, baina Armstrongek egin dituen erritmo aldaketak ezin izan dituzte jasan beste biek. Ullrichek etsi du aurrena, eta Bassori bukaera-bukaeran atera dio tartea estatubatuarrak. Bero galanta zegoen, eta etapa oso gogorra izan da.
48 segundo atera dizkio Totschnigekek Armstroni. Frantziako Tourrean lortu duen lehen etapa garaipena da gaurko, eta amaieran, pozaren pozez eta nekearen nekez, negarrari eman dio. Etapa hasi eta zazpi kilometrora abiatu da ihesi , beste hamalau lagunekin batera. Gainerakoak banaka-banaka harrapatu ditu tropelak, baina Totschnigek bukaeraraino eutsi dio, etapa garaitu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu