Frantziako Tourreko antolatzaileek ofizialki gaur jakinarazi dute aurtengo proban irtengo duten 20 taldeen zerrenda, eta bertan egiaztatu da Alberto Contador iazko garailearen taldea ez dela egongo: Astana. Talde honek iaz Tourrean dopinarekin arazoak izan zituen, eta horregatik utzi dute antolatzaileek aurtengo ediziotik kanpo. Contadorrek aurten fitxatu du Astanarekin; iaz Discoveryn aritu zen.
Uztailaren 5ean hasiko da Tourra, eta hil bereko 27an bukatuko. 20 talde haien artean da Euskaltel-Euskadi, azkeneko urteetan bezala.
Beste hemeretzi ekipoak: AG2R, Bouygues Telecom, Cofidis, Credit Agricole, Française des Jeux, Caisse d'Epargne, Saunier Duval, Gerolsteiner, Milram, Quick Step, Silence, High Road, Lampre, Liquigas, CSC, Rabobank, Agritubel, Slipstream eta Barloworld.
Txirrindularitza
Tourrak gaur egin du ofizial Contadorrek ez duela korrituko aurtengo proba
Antolatzaileek ez dute parte-hartzaileen zerrendan sartu iazko irabazlearen taldea. Euskaltel-Euskadi 20 taldeen artean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu