euskaltel-euskadi

Tourrean egin ez zutena Espainiako Itzulian egiteko asmoa dute Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek

Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea Leonera bidean da, bertatik abiatuko baita Espainiako Itzulia larunbatean. “Tourrean egin ez zutena Espainiako Itzulian egiteko asmoa” dutela azaldu du Julian Gorospek, Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendariak.

2004ko irailaren 1a
18:51
Entzun
Espainiako Itzuliko jertse horia janzteko talde eta txirrindulari ugari izango dira borrokan; dena den, “lan polita egiteko gai gara, eta borrokatu eta ahaleginak egingo” dituztela jakinarazi die Gorospek zaletuei.

Gorosperen iritziz, “Espainiako Itzulia eskalatzaileentzat aproposa da”. Itzuli gogorra izango da, helmuga asko altuan amaitzen direlako. Beraz, “faborito asko bidean gelditu” daitezkela iragarri du Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak.

Gorosperen faboritoen artean, Alejandro Valverde, Roberto Heras, Damiano Cunego italiarra, Tyler Hamilton estatubatuarra eta Alexander Vinokourov ukraniarra daude.

Haimar Zubeldia animutsu

Ezkerbelauneko arazoak ahaztuta, Tourrean galdutako animu horiek berreskuratzea espero du Haimar Zubeldiak.

Egoera fisikoari dagokionez, Tourraren ondoren atseden hartu eta gero, Espainiako Itzulira sasoi betean iristen ez den arren, “lasterketako lehenengo bost egunetan sasoia berreskuratuko” duela espero du Zubeldiak.

Espainiako Itzulian lehen bukatzeko hautagaiak, Alejandro Valverde, Roberto Heras, Igor Gonzalez Galdeano,Tyler Hamilton estatubatuarra eta Alexander Vinokourov ukraniarra dira Haimar Zubeldiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.