Tourreko bigarren etapa gogorra izango da
TXIRRINDULARITZA. 2012ko Frantziako Tourreko lehen hiru etapak Korsikan jokatuko zirela jakina zen, baina antolatzaileek eman azaldu zituzten. Bigarrena da nabarmentzekoa, lau mendate igoko baitituzte Bastia eta Ajaccio arteko 155 kilometroetan: Bellagranajo (723 m), Serra (807 m),Vizzavona (1163 m) eta Monte Salario; azken hori motz eta gogorra, azken kilometroetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu