2008ko ekainaren 4a
00:00
TXIRRINDULARITZAAlberto Contador Giroko irabazleak ez duela Tourrean parte hartuko berretsi zuen atzo Christian Prudhom Tourreko zuzendariak. «Ez daukagu ezer Contadorren kontra, baina bai Astana haren taldearen kontra 2007ko eta 2006ko arau hausteengatik», argitu zuen Prudhomek. Contadorrek esan zuen ez zuela kontrakorik espero, baina ez datorrela erabakiarekin bat.