Txirrindularitza

Tourrerako abisua eman du Bardetek

Allosen behera jo du erasoa Ag2r-ko txirrindulariak, eta garaipen handia lortu du Dauphineko bosgarren etapan. Tejay Van Garderen (BMC) jarri da lider.

jarraia111909.jpg
unai zubeldia
2015eko ekainaren 11
15:14
Entzun

Frantziako Tourreko 17. etapan gerta daitekeenaren adibide bat izan da Dauphineko bosgarren etapa. Romain Bardetek (Ag2r) Allos lehen mailako mendatean behera jo du erasoa, Sky tropel buruan zela, eta minututik gorako aldea lortu du jaitsiera teknikoan. Pra Loup bigarren mailako mendatea geratzen zitzaion artean igotzeko, sei kilometroko igoera etzana, eta frantziarrak garaipen handia lortu du azkenerako. Aurretik, 24 kilometro falta zirela geratu da ezerezean ihesaldiaren saiakera, Romain Sicard (Europcar) tartean zela.

Bardet garaipenarekin gozatzen ari zela, Chris Froome ere (Sky) mugitu da azken unean, bi kilometro falta zirela, baina Tejay Van Garderenek (BMC) errematea eman dio azken 500 metroetan. Estatubatuarra jarri da lider, Beñat Intxausti (Movistar) dago bigarren, hemezortzi segundora dago —laugarren izan da gaur, 42 segundora—, eta Bardet hirugarren, 20ra. Faboritoen artean, 1.11 galdu du Joaquim Rodriguezek (Katuxa), 1.53 Alejandro Valverdek (Movistar) eta 1.59 Vincenzo Nibalik (Astana).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.