REALA

Tramiterako onartu dute Iñaki Badiolak Markel Olanoren aurka jarritako salaketa

Realari zorrak barkatuta Gipuzkoako ahaldun nagusiak prebarikatu eta agiriak faltsutu ote zituen ikertzea onartu du epaileak.

Iñaki Badiola Realeko buru ohia, 2008ko irudi batean. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 15a
19:05
Entzun

Donostiako 5. Instrukzio Auzitegiak tramiterako onartu du Iñaki Badiola Realeko Administrazio Kontseiluko presidente ohiak Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta 2009an aldundiko kide ziren beste lau pertsonaren aurka jarritako salaketa. Aldundiak Realari 6,4 milioi euro barkatu zizkiola eta, erabaki horretan prebarikazio eta agiri-faltsutze deliturik baden ikertuko dute. Hala ere, epaileak Badiolari eskatu dio 80.000 euroko berme bat jar dezala auzia zabaltzeko.

2008ko urtarril eta abendu artean izan zen Realeko Administrazio Kontseiluko buru Badiola, eta diputazioaren eta ogasunaren 2009ko arduradunen aurka jo du auzitara. Olanoz gain, Iñaki Galdos orduko Kirol diputatua, Pello Gonzalez Ogasun diputatu ohia eta Pedro Maria Ruiz de Azua ogasun zuzendaria ere auzitara eraman zituen Badiolak.

Silvia Villanueva epailearen autoak martxoaren 10eko eguna du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.