Trojaolak egin du aurrera Zarauzko txapelketan
SURFA. Bost euskal surflari lehiatu ziren, atzo, Zarauzko txapelketako lehen kanporaketan, baina Txaber Trojaolak soilik egin zuen aurrera. Bere txandan bigarrena izan zen Trojaola, 12,67 punturekin. Julen Egiguren, Igor Muniain, Indar Unanue eta Eneko Acero, berriz, lehiatik kanpo geratu ziren. Gaur ariko dira Jatyr Berasaluze, Ethan Egiguren eta Norman Landa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu