Txirrindularitza

Tropela lurretik bueltan zela, Degenkolbentzat garaipena Giroan

Azken kilometroan sartzear zirela, erorketa izan da tropel buruan, eta banaka-banaka iritsi dira denak helmugara. Luca Paolinik (Katuxa) jarraituko du lider.

unai zubeldia
2013ko maiatzaren 8a
18:59
Entzun

Orain arteko etapa guztietan gertatu den bezala, Giroko bosgarren etapan ere eguna hastearekin batera sortu da ihesaldia, sei txirrindularikoa: Tomas Gil (Androni), Stefano Pirazzi (Bardiani), Alan Marangoni (Cannondale), Ricardo Mestre (Euskaltel-Euskadi), Brian Bulgac (Lotto) eta Rafael Andriato (Vini Fantini). Aldea bederatzi minututik gora zegoela, arazo mekanikoek eraginda atzean geratu da Pirazzi, baina tropelaren lanak ezerezean utzi ditu gero gainerakoen ahalegin guztiak. Bigarren mailako mendate bat zegoen helmugara iristeko hogei kilometro pasatxo falta zirela, eta hortxe geratu da itota Mark Cavendish (Omega).

Tropelean lanean aritu dira Argos Shimano eta Greenedge, eta tropel handia iritsi da azken kilometroetara. Saiakera asko izan da Materara bidean, Robert Vrecerrena (Euskaltel) tartean, baina azken kilometroan sartzear zirela izan den erorketak eman du azken epaia. Hankaz gora joan da Argos Shimanoko txirrindulari bat, eta Marco Canola (Bardiani) geratu da aurrean. Gorako joera zeukan azken zuzenguneak, eta helmugara iristeko 250 metro falta zirela harrapatu du Degenkolbek Canola. Arnas estuka, ito beharrean iritsi da, baina beretzat izan da garaipena. Txikituta iritsi da tropela baina denei denbora berbera ematea erabaki dute epaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.