Txirrindularitza

Tropelari 'lapurreta' egin dio Bauke Mollemak

Azken kilometroan erasoa jo du Belkineko txirrindulariak, eta ondo neurtu ditu indarrak. Edvald Boasson Hagen (Sky) izan da azkarrena tropel nagusian, eta 1.31 galdu dute Domenico Pozzovivok (Ag2r) eta Thibaut Pinotek (FDJ.fr).

Bauke Mollema garaipena ospatzen.
unai zubeldia
2013ko irailaren 11
18:06
Entzun

Horixe da indarrak ondo neurtzea. Haize-babesek eta tentsioak bizitutako etapa amaierari erremate dotorea eman dio Bauke Mollemak (Belkin), azken kilometroan bertan erasoa jo eta tropel nagusiari garaipena kenduta. Inork ez dio erantzun herbeheretarraren erasoari, zalantza uneak izan dira tropel buruan, eta, erreakzionatu dutenerako bi besoak altxatuta zen Mollema. Aurretik Saxok sortu du tentsio ikaragarria, helmugara iristeko 30 kilometro eskas falta zirenean haize-babesa sortu eta tropela hiru zatitan txikituta. Mugimendu horrek ezerezean utzi du Javier Aramendia (Caja Rural) eta Adam Hansenen (Lotto) saiakera. Domenico Pozzovivo (Ag2r) eta Thibaut Pinot (FDJ.fr) izan dira kaltetu nagusiak, faboritoekiko 1.31 minutu galduta. Nicolas Roche (Saxo) jarri da orain bosgarren, Pozzovivori aurrea hartuta. Burgos eta Peña Cabarga artean, 18. etapa jokatuko da bihar, 186,5 kilometrokoa. Oso gogorra da amaiera, sei kilometro eta %9,1eko batez besteko aldapa dauzkalako azken igoerak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.